XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udaran mendira

UDARAKO arratsaldea pozgarria izaten zan, eguraldi ona bazan beintzat.

Errosariotik atera ta asten giñan alkarri esanez:

- Goazen Murumendira!

Geienak gustora artzen genduan ori.

Batzuk izango ziran nekatuta zeudela eta etzutela nai esaten zutenak.

Baiñan bilduko zan amar edo amabi laguneko sailla.

Danok ekingo genion aldapa gora, alkarri zelebrekeriak esanez.

Aurretik zijoanari ankatik eldu ta lurrera botatzen saiatzen egiñalak egiten genituan.

Iñor erortzen bazan, azkar altxatzen lagundu.

Baiñan bildur izan zeikean azioa egin zuana.

Besteak gogoan eramaten zuan, ordaiña egin arte.

Ala ere ez giñan asarretzen.

Danak umore ederrean.

Ankak eta petxoak, gaur baiño indartsuagoak.

Tarteka, bide bazterreko belardietan alkarri segika, bultzatu ta botatzeko.

Bildurrik geiena izaten genduan galtza eta gona argiak mantxatzeko belarrarekin.

Bestela, arratsean errita seguru.

Ala ere, ajola guri orduan.

Belarri batetik sartu ta bestetik atera ta libre.

Amarentzat lana.

Gorago eta pozago, Murumendi aldera begiratuz.

Ordu erdi bat pasatzen genduan bertara iristen.